Bengoetxea eta Errandoneak irabazi dute Martindegiko trikitixa txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 11a, 03:00

San Fermin festen barruan, gazteentzako trikitixa txapelketa izaten da urtero Martindegi auzoan. Aurtengoa Xgarren edizioa izan da eta bost bikotek hartu dute parte. Aurtengo txapela Donostiara eta Andoainera joan da, Eneritz Bengoetxea eta Edurne Errandonearen eskutik. Bikote gaztea besteengandik koska bat gorago dago eta nabaritu zen hori igandean. Hernaniko bikotea ere izan zen txapelketan, Maialen Murua eta Alaitz Vangeneberg-ek osatua.

Toka eta txingak
Igande arratsaldean, toka eta txinga txapelketak ere izan ziren Martindegin. Tokan Alvarezek irabazi zuen, burnia 11 aldiz jota; txingatan berriz, Jon Larrañaga Larrak irabazi zuen, 12 plaza eginda. Aurtengo San Ferminak igandeko festarekin bukatu dira eta auzotarrek balorazio oso ona egin dute aurtengo edizioaz. Eguraldiak lagundu egin die eta ekitaldi guztiek izan dute erantzun ona.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!