Jexux Mari Irazu eta Jokin Uranga bertsolarien saioa ostiralean Kixkalen

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 11a, 03:00

Datorren ostiralean bertso saioa izango da Kixkal tabernan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Jexux Mari Irazu Hernanin bizi den larrauldarra eta Jokin Uranga azpeitiarra ariko dira nor baino nor. Morkaiko kultur taldeak antolatu du saioa. Morkaikok festa antolatzen du San Inazio egunean, Santa Barbaran, eta aldez aurretik kultur ekitaldiren bat antolatzen du urtero, normalean bertsoarekin zerikusia duena. Aurten bertso saioa izango da.

Santa Barbarakoa prestatzen
Oraindik ez du erabat zehaztu Morkaiko elkarteak, baina dagoeneko ari dira San Inaziotako festa antolatzen. Aurten ere herri kirolak, bertsolariak, bazkaria eta abar ez dira faltako Santa Barbaran, baina xehetasunak aurrerago ematekoak dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!