Play The Music aretoak ateak itxita ditu uztailaren 7a ezkero, bertako arduradunek jakitera eman dutenez. Aretoko bazkideek hartutako erabakia izan da eta iragarrita zeuden ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira, Kronikak jakin ahal izan duenez. Besteak beste, Burning Spear famatua tartean zela reggae kon-tzertua zegoen antolatuta ostiralerako eta bertan behera gelditu da. Electrogaia jaialdia ere bertan behera gelditu da. Oraingoz beste azalpenik ezin izan dugu lortu.
Arnas berria
Play aretoa itxita egona da orain gutxira arte ere, eta nagusi berriek hartu zutenez gero, aldaketa dezentea eman du. Azkenaldian era guztietako kontzertu eta festak izan dira bertan, eta maila altuko disko jartzaile edo musikariak ere pasa dira Hernaniko aretotik. Horrez gain, beste publiko bati irekitzeko ahaleginean bertso saioa edo boxeo eta king boxing emanaldiak ere izan berri dira Play aretoan, eta horietako emanaldietako batzuk arrakasta dezentea ere lortu dute.