goiz Eguzki jubilatu etxeak Salou-Cambrilsera bidaia antolatu du, irailaren 23tik urriaren 3ra, eta autobusa bete egin da. Horregatik, beste autobus bat jartzea erabaki dute, urriaren 3tik 13ra, eta oraindik badaude plazak libre. 10 eguneko bidaia da, eta 380 euro balio ditu. Bestalde, jubilatu etxetik jakinarazi dute, datorren ostegunean, uztailak 13, zozketa egingo dutela irailaren 23tik urriaren 3rako bidaia egin behar dutenek. Autobuseko asientuen zozketa izango da, ostegunean, 17:00etan.
Gimnasian apuntatzeko epea
Gaur irekitzen da Mantenimenduko gimnasian apuntatzeko epea. Mantenimenduko gimnasian, jubilatu etxeko bazkideak apuntatu litezke, gaurtik uztailaren 28 arte, jubilatu etxean bertan. Prezioa: 30 euro.