Trafiko desbideraketa Karabel eta Martindegi artean, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 10a, 03:00

Bihar hasita, Urumeako autobia itxita egongo da Karabeletik Martindegirako tramoan, eta Astigarragara joan nahi dutenek lehengo bide zaharretik joan beharko dute, Karabeleko gasolinera ondotik. Bihartik aurrera egongo da bidea itxita, 15 egunez.

Urumeako autobian obrak aurrera dijoaz, eta Hernanitik Martutenerako tramoa ari dira egiten. Obra horiegatik itxiko dute bidea Martindegi inguruan, autobiaren pareta bat egin behar dutelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!