Gazte Txabola bota izana salatzeko 200 lagunetik gora bildu ziren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 9a, 03:00

UZTAILAREN 3an Udalak Gazte Txabola bota egin zuen, eta hori salatzeko astean zehar ekitaldiak izan dira, Gazte Asanbladak deituta. Besteak beste, ostiralean manifestazioa egin zuten herriko kaleetan barrena, 200etik gora lagunek, Gazteen ametsa borrokatu, Gazte Txabola aurrera! lemapean. Manifestazio bukaeran Udaletxera sartzen saiatu ziren, baina ez zieten utzi. Gazte Asanbladako kideen hitzetan: ´esplikazio bat eskatu nahi dugu, Gazte Txabola bota digute, gure gauzak eraman dizkigute, baina inork ez digu ezer esan`. Manifestazioa horretan bukatu zen.

´Inori kalterik ez`

Gazte Asanbladako kideek esan zutenez, ´Gazte Txabolak ez zion inori trabarik egiten, eta herriko auzo bati bizia eman zaio. Geure proiektuak aurrera eramateko balio izan digu: Akelarrea, auzolanak, bertso afaria, tailerrak...`. Aurrera ere ekitaldi gehiago antolatzen jarraituko dutela adierazi dute. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!