Gimnasian apuntatzeko epea astelehean irekiko da

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 9a, 03:00

Mantenimenduko gimnasian, uztailaren 10etik uztailaren 28ra bitartean apuntatu liteke, jubilatu etxean bertan. Bestalde, Salou-Cambrilserako bidaiarako beste autobus bat antolatu du jubilatu etxeak, lehengoa bete dutelako.

Jubilatu etxeak antolatuta, mantenimenduko gimnasia izaten da, urte guztian zehar, bazkideentzat. Datorren kurtsoan ere egingo dute, eta izen ematea astelehenean zabalduko da jubilatu etxean bertan, eta uztailaren 28ra artean izango da izena emateko aukera. Datorren ikasturterako prezioa 30 eurokoa izango dela jakitera eman dute Jubilatu etxetik.

Salou-Cambrilserako beste autobus bat

Salou-Cambrilsera bidaia antolatu du jubilatuen etxeak irailaren 23tik urriaren 3ra, eta autobusa bete egin da. Horregatik, jubilatuen etxeak beste autobus bat jarri du urriaren 3tik 13ra Salou-Cambrilsera joateko. Oraindik badira plazak libre autobus horretan. Prezioa: 380 €.
Bestalde, irailaren 23tik urriaren 3ra bidaia egin behar dutenentzat, autobuseko eserlekuen sorteoa uztailaren 13an egingo dute, datorren ostegunean, arratsaldeko 17:00etan, betiko lekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!