Mendiriz mendi
1987 urtean, Pallars-Val d’Aran-Ribagorca trabesia egun bakarrean egitea pentsatu zuten inguruko guarda batzuk. Trabesian, beraiek zaintzen zituzten 9 mendi aterpeetatik pasa eta mendi aterpe guztiak ibilbide batean lotu zituzten. Ibilbideak Carros de foc izena hartu zuen. Gaur egun jende asko da ibilbidea egiten duena. Pasatako mendi aterpe bakoitzean, mendizaleak daraman txartel bat seilatzen da eta 9 aterpetako seiluak bildu dituenak, lortu du Carros de foc osatzea. Ibilbidea egiteko era asko daude. Marka egin nahian korrika egiten dutenentzat egun bat dago ezarria: irailaren 1eko 7:00etatik irailaren 2ko 19:00ak arte. Lasaiago eta egun gehiagotan egin nahi dutenek berriz, ekainaren 10etik irailaren 23ra dute aukera. Data hauek, beti ere bere denbora kontrolatzea nahi dutenentzat dira; nahi duenak edozein garaitan egin dezake, baina data hauetatik kanpo ez zaie txartelik seilatuko. Zein aterpetan hasi eta bukatu eta norabidea ere norberak aukeratzen ditu, baldintza bakarra, 9 aterpeetatik pasatzea da. Mendiriz Mendik, uztailak 22tik 25erako proposatzen du Carros de foc.
Nola iritsi Hernanitik Espot-era
A-8 autopistatik Baionara joan behar da. Pau-ra doan autopista hartu eta Montrejeau-n irten behar da, Viellara doan D-33 errepidea hartzeko. Viellan Baqueira aldera jo, La Bonaigua mendatea pasa eta Espot-era iristen da.
Ibilbidearen deskripzioa
Ibilbideak 45 km ditu eta 4 egunetan banatuko ditugu gure ibilbidean.
- 1. eguna: Espot-Josep MªBlanc mendi aterpetxea. 2:30 ordu. Uztailaren 22an Hernanitik autobusean abiatuko gara eta Espot herrira iritsiko gara. Benetako trabesiako abiapuntu izango den Josep MªBlanc mendi aterpetxera ibilaldia luzea ez denez, herrian buelta bat emateko aukera izango dugu. Gero herritik aterpetxerako bidea egingo dugu, 2 ordu t’erdian.
- 2. eguna: Josep MªBlanc-Amitges. 7:00 o. Bigarren egunean Josep Mº Blanc eta Amitges aterpetxeak lotuko ditugu, 7:00 ordu inguruko ibilaldian. Colo-mina aterpera doan bidea hartuko dugu lehenengo. Ordu erdira edo bidegurutze batekin topo egingo dugu eta eskubira hartuko dugu, Monestero lepo aldera. Bidea jarraituz berehala altuera hartuko dugu. Zati honetan beti gure ezkerretara Peguera mendia izango dugu. Lepora (2.710 m) iristerakoan Monestero bailarara jaitsiko gara. Mendiko paisai ederra eskainiko digu jaitsierak. Hasieran lurrezko bidezidor batetik ibiliko gara eta gero belar eta harri bloke artetik. Bailarara iristerakoan 4 km geldituko zaizkigu Sant Maurici iboi ezagunera iristeko. Bidea ondo markatua dago eta ez dago galbiderik. Encantats mendi ikusgarria bistaratzean, badakigu Mallafrén aterpea gertu dugula. Mallafré 5:00 orduko ibilbidea daramagu eta beste pare bat faltako zaizkigu eguna amaitzeko. Mallafré aterpetxetik aurrera ibilbidea oso erosoa izango da, Sant Maurici iboia inguratu ondoren, 6 km-ko pista forestal bat jarraitu behar dugulako. Erosoa izateak ez du esan nahi itsusia denik, guztiz kontrakoa. Ur jauzi ugari eta paisai ikusgarria duen ingurunean joango bait gara. Amitges aterpera iri-tsiko gara eta bertan pasako dugu gaua. Aterpetxetik Agulles d’Amitges-eko orratzak ikusteko aukera izango dugu.
- 3. eguna: Amitges-Ventosa. 9:00 ordu. Ibilaldirik luzeena egingo dugu hirugarren egunean. Amitges aterpetxetik abiatuko gara, pista forestal batean 300 metro egin arte eta Estany Gran d’Mait-ges iboiaren amaieran jarriko gara. He-mendik aurrera egurrezko pibotak jarraituta Raterako lepora (2.550 m) iri-tsiko gara. Lepo zabalean metro batzuk jarraituko dugu, eskubira dagoen bidea aurkitu arte. Zailtasun gabeko bideak Saboredo aterpera eramango gaitu GR markak jarraituz (3:00ordu). Aterpearen eskubi aldetik Lac de Baish-era jaitsiko gara, gero, pixkanaka altuera hartzeko. Arroka izugarri baten ondotik pasa (telebista izenarekin ezagutzen dena) eta zelai artean Sendrosa-ko lepora (2.450 m) iritsiko gara. Jaitsiera nahiko malkartsua topatuko dugu. Berriz lautadara iristerakoan ezkerrera geratzen den tunel baterantz jo behar dugu. Tunerela iritsi aurretik eskubira doan bidea hartu, Estany Long iboiaren ondotik pasa eta igoera eta jeitsiera txiki pare baten ondoren Colo-mers aterpera iritsiko gara (6:00 ordu). Colomers aterpearen atzean dagoen bidea hartu eta 5 minutura eskubira doan GR bidea utzi eta ezkerrera joko dugu. Errekaren eskubialdetik jarraitu eta Lac Mort ezkerrean uzterakoan bidea malkartsu jartzen da. Port de Cal-dés lepora (2.550 m) pasa eta gero aterpera jaitsiera azkar egiten da. Horreta-rako Estany de Mangades eskubian utziz, altuera gehiegi galdu gabe, Esta-ny Clot-era iritsiko gara. Hemendik, bide erosoan, denbora gutxian Ventosa i Calvell aterpera iritsiko gara, ondo me-rezitako atsedena hartzeko (9:00 ordu).
- 4. eguna: 1. aukera: Ventosa-Cavallers urtegia (2:00 ordu)
Beheruntz hartuko dugu bidea eta ordu batean Estany de Cavallers-eko urtegiko atzekaldera iritsiko gara. Urtegia inguratu behar da ibilbidearen amaierara iristeko. Azken zatia guztiz laua da. Bati baino gehiagori pasako zaio burutik Caldes de Boi-eko termetan bainu bat hartzea.
2. aukera: Ventosa-Punta Alta (3.013 m) Cavallers urtegia (5:30 ordu)
Gogotsu eta indartsu daudenen aukera. Inguruko 3.000 m-ko gailur isolatu hau egin nahi dutenek goiz esnatu beharko dute, aurrean 1.000 m baino gehiagoko desnibela baitute. Igoera malkartsua du Punta Altak. Jaitsiera are malkartsuagoa. Hala ere zailtasun berezirik ez duen mendia da. Zailtasun bakarra malkarra eta aurreko egunetan pilatutako nekea izango dira.