Hernani Institutuko zazpi ikasle atzerriko epresetan izan dira praktiketan eta etorri berriak dira etxera. Esperientzia izugarria izan dela azpimarratu dute ikasleek eta lehen kurtsoko ikasleei animoak eman dizkiete, ahal badute, datorren kurtsoan atzerrira animatu daitezen praktiketara.
Hiru herrialdetan
Ikasleetako hiru Ipar Irlandan izan dira, bi Polonian, eta beste bi Lituanian. Enpresa-praktikekin gustora etorri dira eta baita etxetik kanpo bizi beharrarekin ere: erosketak, garbiketak... Enpresei dagokienez, Kultur Animaziokoak Dungannon herrian izan dira eta eskoletan lan egin dute, heziketa berezian, ume etorkinekin, antzerkian, gaztelania erakusten... Elektrizitatekoak Polonian izan dira eta Mekanikakoak Lituanian. Hemengo enpresekin alderatuta, desberdintasunak badira, baina asko balio izan die teknologia desberdinak ikusi eta ´nahiko aurreratuak gaudela ikusteko`.
´Oso positiboa da`
Ikastetxeko arduradunen hitzetan, oso positiboa da ikasleak praktikak kanpoan egitea ´bai ikasleen bizitzan suposatzen duenagatik, bai ikaslearen prestakuntza praktikoagatik, biak dira garrantzizkoak hezkuntza integrala defendatzen dugunontzat`.