Dobera Euskara Elkarteak eta herriko ikastetxeek elkarlanean, gaztetxoak ipuiak idatzi eta irakurtzera zaletzeko egitasmo bat daukate, Hala bazan egitasmoa. Bukatu berri den kurtsoan, 74 neska-mutilen ipuiak bildu ditu Doberak eta orriak bereizteko markadoreetan publikatuko ditu. Horrez gain, interneten ere jarri dira ipuin guztiak irakurri nahi dituenarentzat, www.kronika.net helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!