‘Israelekin harremanak eten. Herrientzat autodeterminazioa’ lemapean, kontzentrazioa gaur Hernanin, herritar talde batek deituta

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 7a, 03:00

Bilbon bihar egingo den manifestazioarekin ere bat egin dute, eta hernaniarrei dei egin diete bertara azaltzeko. 17:30etan Arriagan.

herritar talde batek deituta, kontzentrazioa egingo dute gaur, Plaza Berrin 20:00etan. Kontzentrazioaren lema da, Isralekin harremanak eten. Herrientzat autodeterminazioa, eta salatu nahi dute, Israelek palestinarrekin duten jarrera, eta horren aurrean nazioarteko gobernuek eta Euskal Herriko zenbait eragilek hartu duten papera. Horrekin batera, eskatu nahi dute, ´instituzioek sionistekin dituzten era guztietako harremanak eten ditzatela`. Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa oharrak dioenez, Bigarren Mundu Gerratik palestinarren eskubide guztiak bortxatzen ari da Israel eta hori salatzeko beharrezkoa da palestinarrei elkartasuna adieraztea, eta Israelekin ditugun harreman ekonomiko eta politikoak etetzea.

Bihar manifestazioa Bilbon
Bestalde, bat egin dute bihar, Bilbon lema berarekin egingo den manifestazioarekin. Manifestazioa 17:30etan abiatuko da Arriagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!