Gazte Asanbladak manifestazioa deitu du gaurko ´Udalaren jarrera salatzeko eta herriari kalean gaudela erakusteko`

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 7a, 03:00

Gazte Txabola bota izana salatuko du Gazte Asanbladak gaur. Manifestazioa 20:30etan irtengo da Gudarien plazatik.

asTELEHENEAN Gazte Txabola bota zutela salatzeko prentsaurrekoa eman zuen Gazte Asanbladak asteazkenean, txabola zegoen leku berean. Txabola hutsa izatetik ´tresna eraginkor izatera` pasa zen Gazte Asanbladako kideen hitzetan, bertan Akelarreko entsaioak, auzolana, bertso afaria, tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak eta abar egin baitituzte. ´Hau dena Paradorrean. Aspaldian inongo erabilerarik izan ez duen lurretan eta inori trabarik egingo ez zion tokian. Gainera, Lizeaga bezalako auzo bati bizia eman zaio, egunero izan baitu gazteon presentzia bertan` azpimarratu dute.

Abisurik gabe
Gazte Asanbladako kideek diote inongo keja eta abisurik gabe bota duela Udalak txabola eta bere bueltan ´sortutako ilusio guztia` lapurtu nahi izan dietela. Horrez gain, bertan zituzten ´erraminta, akelarrako material, aulki, mahai... guztiak lapurtu dizkigute` Gazte Asanbladako kideek azpimarratu dutenez. Honen aurrean Hernaniko gazteek aisialdia beren erara antolatzen jarraituko dutela esan du Gazte Asanbladak eta ´horrelako azpijokoek indartu besterik` ez dutela egiten beren ibilia. Horrez gain, espazio baten beharra dutela nabarmendu nahi izan du Gazte Asanbladak. Egoera salatu eta ´kalean gaudela erakusteko` manifestazioa izango da gaur, 20:30etan Gudarien plazatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!