Gaur hasiko dira San Ferminak Martindegin eta bihar eta etzi jarraituko dute. Goizeko 10:00etan dianak emango die hasiera jaiei eta meza ondorenean haur eta gazteentzako jolasak izango dira ilunabar aldera arte. Gero tortila patata lehiaketa, sagardo probaketa eta dantzaldia izango dituzte. Bihar eta etzi ere egun guztiko jaia izango da Martindegin. Aurten ere, herri bazkari, abere dema, xexen, herri kirol, bertsolari eta abarrak ez dira faltako.
Gaurko egitaraua
- 10:00 Diana.
- 10:30 Meza, hildakoen alde.
- 11:30 Haur jolasak eta buruhaundiak.
- 14:00 Gazte bazkaria.
- 16:00 Marrazki lehiaketa.
- 17:00 Zinta Karrera.
- 17:30 Altxorraren bila.
- 18:30 XXXVII. Karabina tiro txapelketa.
- 19:30 Patata tortila Lehiaketa.
- 20:30 Sagardo dastaketa.
- 23:30 Dantzaldia, Laiotzekin.