«Hirurogei urte izango dira Martindegin San Ferminak ospatzen direla»

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 8a, 03:00

Lan eta lan harrapatu dugu Xabier Barrenetxea bere auzoan, Martindegin. Festak ondo ateratzeko azken detaileraino zaindu beharra dago eta horrek lan haundia eskatzen duela dio. Beste urte batez, programa konpletoa osatzea lortu dute hala ere, bizilagun bakoitzak bere laguntza emanda.

Hiru egunetan ere programa bete-betea dago. Ahalegin handia egiten duzue festak antolatzen ezta?

Egia esan, uste baino lan gehiago ematen du, eta azkenean zortzi hamar pertsonak ibili behar dugu prestatzen. Gero, festak gertuago daudenean, ingurukoak eta bertan hazita orain Hernanin bizi direnek ere eskua botatzen dute.

Laguntzera bai, baina festara ere hurbilduko dira Hernanitik ezta?

Bai, asko Hernanira joan dira bizitzera, baina zainak hemengoak dituzte, gurasoak ere bai eta hemen inguruan ibiltzen dira.

Programari begiratuta larunbatean goizalderarte bada zer egina, baina igandeko eskaintza ere ez da makala.

Egia esan nahiko ekitaldi antolatzen dira. Lana banatu egiten dugu: batzuk gauza bat eramaten dute, besteek beste bat... denetan berdinak ibiltzea oso zaila delako. Igandean, gehien bat, euskal giroa izango da: herri kirolak, ber-tsolariak, trikitixa txapelketa... Jende asko izaten da urtero igandearekin; urte askotako ohitura duen jendea. Astigarraga, Santiagomendi eta inguruetakoak etortzen dira gehien bat. Ostiralean sagardo dastaketaren kontuarekin mugitzen da jendea. Gu ere denak biltzen gara ostiralean. Larunbata berriz parrandarako izaten da, baina gorputza ere... ostiralerako kriston parranda gosearekin egoten gara eta larunbatean askotan nahiko lan izaten dugu.

Larunbat goizaldean ´platano-dantza´ dagoela ikusi dugu... Ze dantza mota izaten da hori?

Ba imaginatu... goizeko bostetan, muturra nahiko berotuta denak... ordu hortan normalean animatzen ez dena ere animatu egiten da. Maillotak egiten ditugu, bakoitza zenbaki batekin eta bikoteka jarrita (izan liteke neska mutilarekin, neska neskarekin edo mutila mutilarekin) platano bat ematen diegu. Bakoitzak punta batetik hozka eginda trikitilariek jotzen duten doinuari segitu behar diote bikoteek. Lauki batean sartuta izaten da eta bikoteak elimina-tzen joaten dira. Kriston ka-txondeoa izaten da, saltsa polita.

Aurten kukañarik ez da ikusten programan...

Ez, eta azken bi urteetan ez da izan. Kukaña larunbatean jartzen genuen, baina gertatzen zena da ostiralean hasten ginela: sagardo probaketa, nahiko indar, bertakoen arteko katxondeoa, batzuk putzura... eta azkenean kentzea erabaki genuen, pixka bat deskontrolatua zegoelako. Gero kolperen bat ere izan genuen, nahiko majoa, eta noski, hormigoia ere dezente dago... Gainera bestela ere nahiko ekitaldi badaukagu. Historiari pixka bat begiratzeko, noiztik ospatzen dira San Ferminak Martindegin? Nik uste, gure aitonak sortutako asuntoa dela. Lehenago San Martinetan egiten zen zeozer, Martin auzoa delako, baina garai txarrean tokatzen zela, bat eta beste... Ez dakit, baina hirurogei urte edo izango dira San Ferminak ospatzen direla. Tradiziorik ez dutela ezingo da esan behintzat... Bai, segitzen dugu eta horri eutsi beharra dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!