Udako zine emanaldia hasiko da gaur Hernanin, gaueko 22:30etan. Estatu Batuetan egindako hiru pelikula eskainiko dituzte aurtengo edizioan, gaur, bihar eta etzi: gaur Plan oculto pelikula izango da; bihar, ostirala, Ice Age 2 marrazki bizidunak; eta etzi, larunbata, Misión imposible 3.
Plazatik Atsegindegira
Aurten lehenengoz Atsegindegi plazan izango dira pelikulak. Orain arteko emanaldiak Plazan egin izan dira aurreko urteetan, baina Atsegindegik abantaila haundi bat badu Plazarekiko, euria eginagatik ere pelikula ikusteko aukera izango dela.
Plan Oculto
Nueva Yorkeko banku etxe batean lapur profesional batek egindako lapurreta kontatzen du. Gauzak zaildu egingo zaizkio lapurrari, urte askotan atzetik duen polizia azaltzen denean. Rehenak eta abokatu batek are gehiago zailduko dute egoera.
- Zuzendaria: Spike Lee
- Aktoreak: Denzel Washington, Clive Owen, Jodie Foster, Willem Dafoe, Chiwetel Ejiofor, Christopher Plummer, Peter Gerety, Peter Frechette, Jason Manuel Olazabal, Darryl ´Chill` Mitchell, Ashlie Atkinson.