‘Donosti Cup’ txapelketako 32 partidu Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 6a, 03:00

Donostian eta inguruko zelaietan ari dira jokatzen mundu guztiko futbolari gazteak.

Donosti Cup txapelketa ari dira jokatzen mundu guztiko futbolari gazteak eta Donostian ez ezik, inguruko herrietako zelaietan ere partidu asko dira egunotan. Zubipen astelehenean hasi ziren partidak, eta gaur eta bihar ere izango dira. Guztira 32 partidu dira Hernanin jokatuko direnak, maila eta adin desberdinetako taldeen artekoak guztiak. Euskal Herriko, estatuko, Kolonbiako, Belgikako, Finlandiako, Frantziako, Guatemalako, Ingalaterrako, Irlandako, Islandiako, Italiako, Peruko, Portugalgo, Senegalgo, Estatu Batuetako eta Venezuelako taldeak etorri dira gazteentzako futbol txapelketa honetara. Euskal Herriko taldeak 82 badira, eta Hernanikoa ere bat bada, 14 urte artekoen kategorian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!