Motokroseko MX2-ko lasterketa izan da asteburuan Elgoibarren eta Iker Lujanbio hernaniarrak irabazi du berriz ere, jokatutako bi mangetan aurrena eginez.
Atzetik aurrera
Garaipen hau ez du samurra izan hernaniarrak. Lehenengo mangan Urkijo eta biak zijoazen buru, baina hernaniarra erori eta postu asko galdu zituen. Pixkanaka-pixkanaka aurrera egin eta lehen postuan zijoazenak pasatzea lortu zuen, ordea, eta manga irabazi. Bigarren mangan hasieran bakarrik estutu zuten arerioek, pixkanaka aldea haundituz joan baitzen. Honenbestez, lehen postuari eutsi eta tartea haunditzea lortu du piloto hernaniarrak, Euskal Herriko Txapelketan. Bestalde, Iker Lujanbioren Fly Group taldearentzat lasterketa borobila izan zen Elgoibarkoa, MX-1 mailan Roger Carrasco taldekideak irabazi baitzuen.