Ezki zahar bat kendu dute Tilosetan ihartua zegoelako

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 5a, 03:00

Tilosetan, Elkano kale aldera dagoen ezki edo tiloa kendu berri dute, Urumea ikastola pare horretan. Andoni Amonarraiz zerbitzu publikoetarako zinegotziak jakitera eman du ihartua zegoelako kendu dutela ezki zaharra, eta oinezkoentzako arriskutsu ere bazegoelako dagoeneko. Dirudienez, iaz moztu zizkioten ihartutako adarrak eta tratamendu bat egin zioten arbolari indartu zedin, baina erantzun onik ez du izan tratamenduak, nonbait, zuhaitza erabat hondatua zegoelako. Berria, urri-azaroan Udaletik jakitera eman dutenez, beste ezki bat jartzekoak dira urri-azaro inguruan, aurrekoa zegoen leku berean. Ezki koskorra izango da jarriko dutena, 20-25 bat zentimetroko diametroa duena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!