Kalez Kale kantarik datorren larunbatean izango du hurrengo kantaldia, herriko kaleetan. Zita 12:00etan dute Plaza Berrin, Irizar taberna aurre horretan, eta ondorenean bazkaria izango dute Txantxangorri elkartean. Bazkaritara joan nahi duten guztiek gaur dute izena emateko azken eguna bi telefono hauetako batean: 943 33 29 37 edo 943 55 11 27. Kantaldia irekia da parte hartu nahi duen guztiarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!