‘18/98’-an auzipetuei harrera egingo zaie gaur Hernanin, Madrildik bueltan

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 5a, 03:00

Teresa Toda, Elena Beloki eta Olatz Altunari egingo zaie harrera Hernanin. Arratsaldeko 20:00etan izango da ekitaldia, Zinkoenean.

18/98 auzian orain zazpi hilabete hasi ziren epaiketak eta oraindik ere astero-astero Madrilera joaten dira auzipetuak deklaratzera. Gaur harrera egingo zaie Hernanin Teresa Toda, Elena Beloki eta Olatz Altunari, auzipetuetako hiruri, Madrildik bueltan. Harrera ekitaldia, arratsaldeko 20:00etan izango da Zinkoenean.

Bertan behera uzteko eskaera
Askatasuna erakundeak 18/98 auzia bertan behera uzteko eskaera egin du eta gaurko harrera ekitaldian ere eskaera hori egingo du. Horrez gain, Askatasunak eta 18/98 plataformak salatu nahi dute auzipetuak jasaten ari diren egoera, astero-astero Madrilera joan behar izaten baitute astelehenetik asteazkenera. Horrek kostu pertsonal eta ekonomiko haundiak dakartzala salatuko dute gaurko harrera ekitaldian. Antolatzaileek dei egin diete herritarrei gaurko ekitaldira azaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!