Xabier Segura eta Lierni Martiarena txapeldun Asteasun ere

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 4a, 03:00

Arabako txapelketa ere hernaniar dantzariek irabazi dute aurten.

Xabier Segura eta Lierni Martiarenak irabazi dute Asteasuko sueltoko dantza txapelketa. KriskitiƱako dantzariek irabazten duten lehenengoa ez da gainera aurten, Araban ere berak gelditu baitziren lehenengo postuan. Horrez gain, San Joan jaietako txapelketan bigarren postua lortu berri dute Hernanin.

Egunero entsaioak
Ikasturtean zehar, asteburuetan eta libre duten garaian entsaiatzen du hernaniar bikoteak, baina jo eta su ari dira entrenatzen, egunero-egunero. Hurrengo erronka, Gipuzkoako txapelketa izango dute, uztailean bertan Errenterian. Ez da xamurra izango, baina ondo ibiltzeko maila badu hernaniar bikoteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!