Segura eta Martiarena ondo berriz ere

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 26a, 03:00

Kriskitiña dantza taldeko Xabier Segura eta Lierni Martiarena dantzari hernaniarrak emaitza onak lortzen ari dira azkenaldiko txapelketetan. Pasa den asteburuan garaipenetik gertu ibili dira. Larunbatean Barakaldon 2garren postua lortu zuten eta igandean Soraluzen 3garrena. Datorren asteburuan Oreretan egingo dute dantza, Gipuzkoako txapelketaren barruan, eta Algorta eta Sestaon ere izango dira, Bizkaiko txapelketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!