Gazte Txabola bota zuten atzo goizean

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 4a, 03:00

Atzo goizean goiz grua batek Gazte Txabola bota eta kendu zuen, lehenago Paradorea zegoen horretatik, Lizeaga kaletik. Dirudienez, goizeko 07:15 aldera hasi ziren txabola botatzen langileak eta 09:30etarako erabat garbitua zegoen ingurua. Kronikari esandakoaren arabera, baimenik gabe egina zegoelako eman zuen Udalak botatzeko ordena eta txabola udal terrenoetan zegoenez, botatzeak zuzeneko prozedura izan du. Prozedura luzatu egingo omen litzateke eraikina terreno partikularrean balego, baina, herri lurretan dagoenez zuzenean kendu omen dute.

Apirilean sortua
Gazte Txabola apirilean egin zuen gazte talde batek, Gaztetxe martxa Hernanitik pasatzen zela-eta. Geroztik ekitaldiak egin izan dira bertan, Gazte Asanbladak deitutakoak gehienak eta berritu ere egin zuten Gazte Asanbladak berak deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!