Garayar autobusek gaueko zerbitzua eskaintzen dute larunbatetan. Gaurtik aurrera udako zerbitzu berezia hasiko da eta ostiral gauetan ere autobusak ibiliko dira. Gauean ordubetero izango dira autobusak eta lehena 23:00etan ateratzen da Urnietatik eta azkena goizeko 06:00etan. Donostiatik, 23:30etan hasiko dira, 06:30ak arte.
Bestalde, uztailaren 11n, Bakearen kontzertua izango da Donostian (Bob Dylan, Mikel Laboa...). Egun horretan ere Garayar autobusak ibiliko dira. Lehenengoa 23:00etan aterako da Donostiatik eta orduerdiro izango dira goizeko 02:00ak arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!