Hernani Institututik aurkeztu diren ikasle guztiek aprobatu dute aurten selektibitatea, Zuzendaritzatik jakitera eman dutenez. Emaitza hauek maila ona erakusten dutela azpimarratu dute zuzendaritzako kideek, Lanbide Heziketa zikloetan nahiz Batxilergoetan, ikasleak ondo prestatuak daudenaren ispilu.
Zorionak ikasle eta gurasoei
Ikasleei egindako esfortzuagatik eta senideei, selektibitateko une gogorretan hor egoteagatik, zorionak eman dizkie Institutuko Zuzendaritzak. Selektibitateko emaitzak ospatu dituzte eta aurrera ere horrela jarraituko dutelakoan daude Institutuko arduradunak, datozen ikasleek ere antzeko emaitzak izango dituztela.