Lorez apaindutako herriko balkoi ederrena sarituko du Astigarragako udalak

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 7a, 03:00

Bi balkoi eta etxe ederrenak sarituko dituzte.

Astigarragako udalak jakitera eman du lorez apaindutako herriko balkoirik ederrenak sarituko dituela. Bal-koirik ederrenari 300 euroko saria emango diote eta bigarrenari 100 eurokoa. Horrez gain, etxerik ederrena ere sarituko dute 200 eurorekin.

Izena eman beharra
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Astigarragako kultur etxean eman behar dute izena, uztailaren 15a baino lehen (943 33 50 64). Sariak uztailaren 25ean banatuko dituzte, arratsaldeko 13:00etan, J. Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!