Herriko musikariei maketak bidaltzeko deialdia

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 3a, 03:00

Dobera Euskara Elkarteak herriko talde eta musikariei deialdi egin nahi die gutxienez bi euskarazko abestirekin osatutako maketak bidaltzeko. Aukeratutako taldeak estudio batetara eramango ditu euskara elkarteak CD bat osatzeko. Maketaz gain abestien hitzak idatzita eta talde edo bakarlariaren datuak bidali behar dira. Epea abuztuaren 31n bukatzen da. Honako helbide honetara bidali edo eraman behar dira: Dobera Euskara Elkartea, Larramendi 11 behea. Informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 332799 edo bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: dobera@dobera.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!