EKAINARE 28an, gay eta lesbianen eskubideen aldeko nazioarteko egunean, hiruki arrosa jarri zuten Udaletxean aldarrikapen hauekin bat eginez.
EHGAMek eskatuta
Udalak jakinarazi du EHGAM elkarteak eskatuta jarri zuela bandera udaletxean, Euskal Herriko gay eta lesbianen askapenerako mugimenduak. Gobernuan parte hartzen duten talde politikoek proposamena onartu egin zuten eskaera hori.
Transexualen eskubideak
Aurten ere nazioarteko aldarrikapen honekin bat eginez manifestazioa egin zuten Donostian. Aurtengoan transexualen eskubideen aldeko aldarrikapenek hartu zuten garrantzia, izan ere, EHGAMen iritzira, gizarteak benetan baztertzen duen sektorea da.