‘Plan Oculto’, ‘Ice Age 2’ eta ‘Mision Imposible 3’ filmeak aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 3a, 03:00

UDAKO zineko saioak antolatu dituzte aurten ere. Aste honetan hiru pelikula jarriko dituzte Atsegindegi plazan, gaueko 22:30etan.

‘Plan Oculto’, ostegunean
Denzel Washington, Clive Owen eta Jodie Foster dira film honetako aktore nagusiak. Intrigaz beteriko pelikula da. Polizia batek banku lapur batekin neurtu beharko ditu indarrak.

‘Ice Age 2’, ostiralean
Animaziozko pelikula harrigarri honetako pertsonajeen xarmarekin gozatu ahal izango dute ikusleek ostiralean.

‘Mision Imposible’
Mision Imposible 3, akziozko pelikula da. Aurreko zatietan bezala Tom Cruise da protagonista. Larunbat gauean jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!