Hernaniko taldea 6garren herri arteko euskal jokoen finalean

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 3a, 03:00

EUSKAL jokoen herri arteko finala jokatu zuen Hernaniko taldeak larunbatean Berrizen. Guztira Euskal Herriko herri ezberdinetako 24 taldek hartu zuten parte. Hernani 6garren geratu zen eta txapelketako irabazlea Asteasu izan zen.

Hernaniko taldea dantzan eta soka tiran fin
Hernaniko taldea osatu zuten: Mikel Intxaurburu, Marijo Sardon, Joseba Etxebeste, Izaskun Larrarte, Aizpea Goenaga, Jon Alejos, Kepa Malpetti, Iker Garmendia, Amaia Martinez, Kristina Fernandez, Oneka Zapirain eta Igor Alberdik. Taldekideek azaldutakoaren arabera, ondo aritu ziren euskal dantzen frogan, soka tiran, harri jasotzen eta ingude frogan. Hala ere, bola eta tokan aritzeko gehiago entrenatu beharko dutela azaldu diote Kronikari, ez baitziren oso fin aritu. Emaitzarekin oso pozik daudela ere azaldu dute eta datorren urtean parte hartzeko gogo eta ilusio haundiarekin daudela ere bai. Finalerako batere entrenatu ez dutela aitortu dute baina hurrengo urterako gehiago prestatzeko asmoa dutela diote.

Giro ederra eta egun guztiko festa
Finalaren aitzakian egun osoko festa izan zen Berrizen larunbatean. Eguerdian bazkaria egin zuten talde guztiek elkarrekin eta gero erromeria izan zen. Hernaniko taldekideek adierazitakoaren arabera, finalaren inguruan oso giro polita sortu zen. Hernaniarrak animatu Hernaniko taldea osatzeko inguruko herrietatik hartu behar izan dute jendea eta hori dela eta datorren urterako hernaniarrak animatu nahi dituzte parte hartzera. Horrez gain, eskerrak eman nahi izan dizkiete Iñaki, Iker eta Eduardo txistulariei, dantzako frogan Axeri Dantzako pieza jotzeagatik. Arraun elkarteari ere eskerrak eman dizkiote laguntzeagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!