Harkaitz eta Julen oñatiarrek irabazi dute bi bitako Kronika Pelota Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 2a, 03:00

Bi bitako Kronika Pelota Txapelketako finala eta hirugarren eta laugarren postuetarako partiduak jokatu ziren ostiralean Tilosetan. Txapeldun Harkaitz eta Julen oñatiarrak izan ziren, 22 eta 12 Goizueta eta Hernaniko Josu eta Mitxeloren kontra irabazita. Hirugarren Añorgako Xabier eta Iñaki izan ziren, Loiolako Jon eta Davidi 22 eta 21 irabazita. Txapelketan 10 bikotek hartu dute parte eta ligilla jokatu ondoren aurreneko 4 bikoteen artean erabaki ziren semifinalak. Datorren txapelketa udazkenean izango da, buruz burukoa. Hernaniko Kronikak jakinaraziko du noiz irekiko den izen ematea.

Maila haundia finalean
Maila haundiko pelotariak ikusteko aukera izan zen ostiraleko partiduetan. 3 eta 4garren postuetarako partidua oso parekatua izan zen. Finalean maila oso ona izan zen eta tanto politak ikusi ahal izan ziren, hala ere, oñatiarrak beti aurretik izan ziren. Ikusleak ere bildu ziren pelota partiduen bueltan eta apustuak egiteko aukera ere izan zen. Aurreneko partiduan 25 euroko botea bildu zen eta bigarren partiduan 50 eurokoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!