Bihar bukatzen da aurrematrikula egiteko epea

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 3a, 03:00

Hernani Musika Eskolan aurrematrikula egiteko epea bihar bukatzen da. Aurrematrikula musika eskolan hasi behar dutenentzako da. Honako instrumentuak jotzen ikasi daiteke: akordeoia, alboka, biolina, biolontxeloa, dultzaina, klarinetea, gitarra, perkusioa, pianoa, saxoa, trikitixa, tronpeta, txalaparta eta txistua. Haur txikientzako klaseak ere badituzte eta taldeak osatzeko aukera ere bai: orkestran, bandan, abesbatzan, ganbera taldean eta beste hainbat joeretako taldeetan aritzeko. Aurrematrikula egiteko goizeko 09:00etatik 13:00etara joan behar da Udaletxera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!