Paseo musikatuak Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 2a, 03:00

Uztaileko igandeetan, musika entzuteko aukera izango da Chillida Leku museoan. Museoa ikustera joaten denak, Euskal Herriko zenbait tokitako goi mailako musikari gazteak entzuteko aukera izango du. Hari eta haizezko instrumentuz jotako musikaz lagunduta egin ahal izango dute beraz, paseoa, eta musika barrokoa eta folk musika izango dira entzun ahal izango diren musika motak. Bihar da lehenengo eguna eta uztaileko gainerako lau igandeetan ere izango dira musikariak Chillida Lekun. Bestalde, hau ez da uztailean Chillida Lekun musika entzuteko izango den aukera bakarra: uztailaren 25ean Oregon taldearen kontzertua izango da Jazzaldiaren barruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!