séighan O’Draoi eskultore irlandarraren 7 pieza ikusi daitezke uztaila osoan zehar Hernani Hizkuntzak akademian. Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 14:00etara.
Irlandar eta euskal mitologia uztartuta
Kaliza eta egurrean egindako eskultura hauek irlandar eta euskal mitologia uztartzen dituzte. Piezetako batek Azeri dantzalari du titulua eta Axeriaren burua irudikatzen du. Eguzkilorea izeneko beste pieza bat ere badago. Jaun Zuria eta Bizkaiko Lekobidearen alaba irudikatzen dituen eskulturak, jatorri irlandarreko Jaun Zuriaren mitoa ekartzen du gogora. Jaun Zuria irlandatik erbesteratu zuten basurde ehizean ustekabean bere aita hil zuelako. Irlandatik Busturiara etorri zen Jaun Zuria eta euskal gudari baten alabarekin ezkondu omen zen. Jaun Zuriak euskaldunak lagundu omen zituen erasotzaileak kanporatzen. Séighan O’Draoik Hernanin egin zituen eskultura hauek, 2004 eta 2005 urteen artean. Irailean Irlandatik etorri da berriro ere erakusketa gehiago jartzeko.