Gazte Asanbladako kideak atzo kalera atera ziren GazteTxabola bota dietela salatzeko eta gaztetxe baten premia aldarrikatzeko. Kale Nagusian eta Kardaberaz kalean jarri ziren banaka, esaldiren bat zuen kartoi banarekin. Udan zehar mobilizatzen jarraitzeko asmoa dute.