San Joanetako tonbolako zenbaki saritua: 0669

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 2a, 03:00

San Joanetan Thailandiarako dirua lortzeko tonbola jarri zuten Tilosetan. Jakinarazi dute azken aukerarako zozketan honako zenbakia izan zela saritua: 0669. Boletoa duenak hilabeteko epea du 943 460026 zenbakira deitzeko eta Conchi Gamarrarengatik galdetzeko. Bestalde, tonbola jarri zutenek Hernaniko herritarrei eskerrak eman nahi dizkiete emandako harrera beroarengatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!