Argarain kalea moztuko dute asteartean

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 30a, 03:00

Latsunbe eta Antziola auzoak lotzen dituen Argarain kalea trafikoarentzat moztu egingo dute datorren asteartean, uztailaren 4an. Kalea moztuko dute asfaltatu egin behar dutelako. Udalak adierazi du sentitzen duela lanek gidariei sor diezaiekeen edozein eragozpen, baina gogorarazi du asfaltatze lanak guztien mesederako izango direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!