EHiza eta arrantza zaleek Txantxangorri elkarteak antolatutako txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute San Joan jaietan. Ekainaren 18an, bazkideentzako foso unibertsaleko tiraldia izan zen, eta 25 tiratzailek parte hartu zuten. Onena, Cristobal Barragan izan zen. Gipuzkoa mailako usokume tiro txapelketan 125 tiratzailek hartu zuten parte, ekainaren 18an. Gipuzkoa mailako onena Juan Jose Olano izan zen eta herriko onena Asier Tejada Ortega. Ekainaren 17an, egin zen ehiza txakur lehiaketan 15 txakurrek hartu zuten parte. Horietatik 5, arraza kontinentalekoak, eta 10, arraza ingelesekoak. Kontinentalean, herri mailan onena Tirra de Ubarbu izan zen, eta arraza ingelesean herriko onena, Beti. Gazteentzako arrantza txapelketa ere antolatu zuen Txantxangorri elkarteak San Joanetarako. Onenak izan ziren: Jaione Bereza (gaztetxo maila), Alex Ugalde (alebina) eta Eneko Noriega (infantila).