Apezetxea-Ruiz de Galarreta/Lizarralde-Romaratezabal, Kronika pelota txapelketako finala gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 30a, 03:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da 3-4 posturako partidua eta ondorenean, finala.

Kronika pelota txapelketako finala eta 3-4 postuak jokatuko dira gaur Tilosetan. Finala Apezetxea goizuetarrak eta Ruiz de Galarreta hernaniarrak jokatuko dute, Lizarralde eta Romaratezabal oƱatiarren kontra. Hiru eta laugarren postua, berriz, Iribar eta Urretabizkaiak eta Jon eta Davidek jokatuko dute. Partiduak arratsaldeko 19:00etan hasita, Tilosetan.

Hamaika bikote Aurtengo txapelketan 11 bikotek hartu dute parte eta denek denen kontra jokatu dute buelta bakarrera. Hamarna partidu jokatuta, aurreneko postuetan gelditu diren bikoteak neurtuko dira gaur zein baino zein. Aurtengoarekin seigarren edizioa du Kronika pelota txapelketak eta urtean zehar partidu asko jokatzen dira.

Orain arteko irabazleak

  • 2001ean, Tutu-Iturbe.
  • 2002an, Garmendia-Zabala.
  • 2003an, Legarreta-Ezeiza.
  • 2004an, Legarreta-Ezeiza.
  • 2005ean, Santa Kruz-Alkorta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!