Kalean kantari aritzeko eta bazkarirako deialdia

Kronika - Erredakzioa 2006ko uzt. 2a, 03:00

Kalez Kale Kantari ekimenak datorren larunbatean, hilaren 8an, izango du hurrengo zita. Eguerdiko 12:00etan ateratzen dira Plaza Berritik eta Kaxkoan zehar euskal kantuak kantatzen aritzen dira. Segidan bazkaltzera joango dira elkarteren batera eta telefonoak utzi dituzte izena emateko: 943 551127 eta 943 332937. Izena emateko azken eguna asteartea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!