‘Presoak kalera bakea eraikitzeko’ lemarekin kontzentrazio berezia gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 30a, 03:00

Eszenifikazio bat egingo dute kartzelako paretak hautsi eta harriekin pila bat eraikita. Arratsaldeko 20:00etan izango da, Gudarien plazan.

OSTIRALERO bezala kontzentrazioa izango da, gaur, Etxerat elkarteak deituta, baina gaurkoa berezia izango da, eszenifikazio bat egingo baitute presoak kalean behar dutela aldarrikatzeko. Gaurko mobilizazioarekin ostiraleroko kontzentrazioei bultzada eman nahi izan die Etxeratek eta herriko sektore ezberdinak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera. Kontzentrazioa, gaur, arratsaldeko 20:00etan izango da, Plazan. Harriak eramateko deialdia Etxeratek dei egin die herritarrei kontzentraziora harri bat eramateko. Asmoa da eszenifikazio bat egitea. Bertan kartzelako hormak hautsi eta harriekin pila bat eraikiko dute. Eraikuntza honetan presoak kalera bakea eraikitzeko lema jarriko dute. Etxeratek aldarrikatu nahi du bakea eraikitzeko presoak kalean behar dutela eta presoen eskubideak errespetatzea ere eskatu nahi du: presoen estatus politikoa errekonozitzea, gaixotasun larriak dituzten presoak lehenbailehen aske uztea, eta euskeraz ikasteko eskubidea bermatzea, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!