Hernaniarrek marka politak egin zituzten Quebrantahuesos frogan

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 29a, 03:00

frogan izan da hernaniar ordezkaririk, guztira 27 herritar izan baitira txirrindulari froga gogor honetan. Quebrantahuesos froga famatua da eta 205 kilometro eta lau portu ditu. Parte hartutako zenbait hernaniarrek adierazitakoaren arabera, frogan uste baino marka hobeak lortu dituzte aurtengoan. Hernaniarren artean onena Iñigo Larrañaga Aranburu izan da, klasifikazio generalean 138garren postua lortu duena. Bestalde Quebrantahuesos frogarekin batean Trepariscos froga ere izan zen eta 3 hernanirrek hartu zuten parte. Antolakuntza bera duen froga da, baina zertxobait arinagoa. Hernaniar onena Jose Maria Tranche Paternain izan zen, eta klasifikazio generalean 565garren postua lortu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!