Aurrematrikula egiteko epea zabalik, Hernani Musika Eskolan hasi nahi dutenentzat

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 29a, 03:00

Uztailaren 4ra arte izango da epea eta Udaletxeko 2garren solairura joan behar da izena emateko.

HERNANI Musika Eskolan hasi nahi duten ikasleentzat aurrematrikula egiteko epea irekita dago uztailaren 4ra arte. Izena emateko Udaletxeko bigarren solairura joan behar da (eskubitara), goizeko 09:00etatik 13:00etara.

Aukera zabala

Hernani Musika Eskolan instrumentu ugari ikasi daitezke: akordeoia, alboka, biolina, biolontxeloa, dul-tzaina, klarinetea, gitarra, perkusioa, pianoa, saxoa, trikitixa, tronpeta, txalaparta eta txistua. Lau eta zazpi urte artekoek ere badute aukera izena emateko eta musika tresnekin talerrak egin eta ipuiak, jokoak eta dantzak ikasiko dituzte. Taldeak ere sortzen dituzte eskolan, orkestrak, bandak, abesbatzak, ganbera taldeak eta joera ezberdinetako taldeak (rock, pop, folk...).

Aurrematrikula egin dutenen artean zozketa egingo da eta onartutako ikasleen zerrenda uztailaren 10ean egingo dute publiko, eguerdiko 12:00etan, musika eskolan bertan. Onartutako ikasleek behin betiko matrikula irailaren 4tik 8ra egin beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!