Burning Spear eta Richie Hawtin Play aretoan

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 28a, 03:00

UDARARAKO hainbat kontzertu eta jaialdi antolatu dituzte, Play aretoan. Ostiralean esaterako, Fiesta Foro Tekno Enjoy izango da eta remember progressive, techno eta bumping musika estiloko disko jartzaileak izango dira gaueko 23:00etatik aurrera. Sarrerek 8/10 euro balio dute. Bestalde, reggae munduan oso ezaguna den Burning Spear izango da uztailaren 14an eta berarekin batean: Stepping’Jogo, Bad Sound System eta Revolutionary Brothers. Abuztuaren 4an Richie Hawtin izango da, techno musika sortzaile ezaguna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!