AEK

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 28a, 03:00

AEKk udan euskaraz ikasten jarraitzeko ikastaroak prestatu ditu. Denak ere auto-ikaskuntza bidez egingo dira, hau da, bakoitzak nahi duen erritmoan eta orduan lan eginez. Ikastaro hauetan azterketak prestatu daitezke eta irailean egiten den EGA azterketa ere prestatu daiteke. Interesatuta daudenak telefono honetara deitu dezakete: 943-557801. Mezu bat ere bidali daiteke helbide honetara: hernani@aeknet.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!