Mendiriz Mendik Carros de Foc-era irteera antolatu du haurrentzat. Uztailaren 22an goizeko 07:00etan abiatuko dira Atsegindegitik eta uztailaren 25ean egingo dute buelta. Irteeran parte hartu nahi duten bazkideek uztailaren 3tik aurrera egin beharko dute izen ematea. Gainontzekoek uztailaren 14tik aurrera. Informazio gehiagorako edo izena emateko Mendiriz Mendiko bulegotik (Iturregi plaza) pasa behar da, astelehen, ostegun edo ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!