Erraustegiari buruzko hitzaldia bihar Arnasa plataformako kideen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 28a, 03:00

Erraustegia Landarbason, Igoin-Azpin, jartzeko erabakia dela eta, hasi dira horri aurre egiteko ekintzak antolatzen. Bihar esaterako Arnasa plataformako kideek hitzaldia emango dute gai honen inguruan Ereñotzun. Arnasa plataformako Pello Lozano eta Mikel Izagirrek hitz egingo dute. Arratsal-deko 20:00etan izango da Ereñotzuko Txirrita eskolan. Hitzaldia Ereñotzuko Olak auzo elkarteak antolatu du eta beraien hitzetan hitzaldi honetan asmoa da, erraustegiaren gaiaren inguruan informazioa biltzea: izan ditzakeen eraginak, dituen alternatibak eta abar.

1.500 firmatik gora
Asteburuan firma biltzen aritu ziren Ereñotzuko auzotarrak Hernaniko kaleetan eta 1.500 firmatik gora bildu zituzten, jarri ziren bi egunetan. Auzotarrek adierazi dutenez, jende asko hurbildu da informazio bila eta erraustegiaren aurkako sinadura ematera. Diotenez, ikusi da Hernanin ere badela kezka erraustegiaren inguruan. He-mendik aurrera ere izango da aukera firma ematekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!