Herriko musikariei maketak bidaltzeko deialdia

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 27a, 03:00

Dobera Euskara Elkarteak Sortuz eta Sortuz ekimena jarri du martxan, herriko euskarazko musika sormena ezagutarazi eta bultzatzeko. Horretarako herriko musika talde eta bakarlariei dei egin die euskara elkarteak, gutxienez bi abestiz osatutako maketak bidaltzeko. Horrekin batera abestien hitzak eta talde edo bakarlariaren datuak bidali behar dira honako helbidera: Dobera Euskara Elkartea, Larramendi 11 behea. Informazio gehiagorako deitu 943-332799 telefonora edo email bat idatzi helbide honetara: dobera@dobera.com. Materiala bidaltzeko epea abuztuaren 31n bukatzen da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!