GIRO ederra izan zuten atzo goizean Goiz Eguzki jubilatu etxean. Goiz guztian zehar toka, bolo, bote eta igel jokoetako txapelketak jokatu zituzten, zentroko atarian. Eguerdian txapeldunek udal ordezkarien eskutik sariak jaso zituzten. Tokan, txapelduna Eugenio Urruzola izan zen eta txapeldunordea Francisco Garcia. Boloetan, onena Ramon Ormaetxea izan zen eta bigarren Eugenio Urruzola. Botean, Francisco Garcia izan zen aurrenekoa eta bigarren Jose Lopez izan zen. Igel jokoan, Jose Marinek irabazi zuen eta atzetik Miguel Borjabaz geratu zen. Parte hartze aldetik nahiko arrakasta izan zuten atzoko jokoek, izan ere, joko bakoitzean 30 bat pertsonek hartu zuten parte. Mari Carmen Sagastiberriri plaka Mari Carmen Sagastiberriri plaka eman zioten atzo Goiz Eguzkin. Izan ere bere senarra zenak, Manolo Altolagirre, El Bohemio izenez ezagunak, egindako koadroak eman zituen zentrorako. Jasotako koadroengatik eskerrak emateko Goiz Eguzkik plaka eman zion alargunari.