Tarlako 183 kideak dantzan gaur Plazan

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 26a, 03:00

Tarla dantza taldearen emanaldia izango da gaur Plazan, aurten 13garren aldiz. Talde guztiak hartzen du parte San Joan jaietako emanaldian, Nagore Arraras taldeko kideak nabarmendu digunez. 172 gaztetxo dira 4tik 14 urtera artekoak eta beste 11 kide hortik gorakoak. Gaurkoa ikasturte amaierako dantzaldia izaten dute, hilabeteotan egindako lanaren erakusgarri, eta Plazan senide eta inguruko jende asko bildu ohi da, etxeko dantzarien abileziak ikustera. Normalean, txora-txora eginda egoten dira ikusleak eta ´kritika oso onak` jasotzen dituzte taldeko arduradunek.

Sei emanaldi
San Joanetakoaz gain, Iñauterietan, Ereñotzun, Preludioan, Portuko festetan eta Dantzari Festan izaten dira Ttarlako dantzari gazteenen emanaldiak eta helduek omenaldi, ezkontza eta bestelakoetan ere hartu ohi dute parte. Taldean asko dira, eta urtez urte geroz eta gehiago dira izena ematen dutenak, gainera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!